Zer da eskoliosia eta nola tratatu haurrengan eta helduengan
Eskoliosia bizkarrezurraren alterazio bat da, eta aurrez aurre begiratzean “S” formako kurba bat edo gehiago izatea eragiten du, zuzen mantendu beharrean. Deformazio horrek mina eragin dezake eta mugikortasuna mugatu, batez ere adineko pertsonen kasuan.
Haur eta nerabeen eskoliosia arrazoi argirik gabe agertzen da, eta hasiera batean kortseen erabilerarekin heltzen zaio. Helburua hazkuntza gidatzea da, kurbadurak kirurgia behar duen puntu bateraino aurrera egin ez dezan. Helduen eskoliosia, berriz, ornoarteko artikulazioen eta diskoen higadura asimetrikoaren ondorio izaten da, eta horrek kurbak sortzen ditu bizkarraldean eta gerrialdean. Ezegonkortasun horrek mina eragin dezake bizkarrean eta hanketan.
Paziente helduetan, tratamenduak errehabilitazioa, infiltrazioak eta analgesia izan ditzake. Hala ere, kasu askotan, gaixotasunaren bilakaerak ebakuntza kirurgiko baten beharra ekar dezake, bizkarrezurraren lerrokadura berreskuratzeko eta finkatzeko, egonkortasuna hobetzeko eta mina murrizteko.
Victor Miguel doktoreak, Santurtziko San Joan Jainkaorena Ospitaleko bizkarrezurreko kirurgian adituak, eskoliosia zer den eta haurren zein helduen tratamendu-aukerei buruzko azalpen argia ematen du bideo honetan.










