San Joan Jainkoarena Ospitale Ordenako bost Kontseilari Nagusi hautatuak izan dira

Joan den azaroaren 1ean Pascal Ahodegnon Anaia San Joan Jainkoarena Ospitale Ordenako Nagusi Orokor modura aukeratua izan ondoren, Czestochowan (Polonia) egiten ari den LXX. Kapitulu Orokorreko 67 kapitularrek bost Kontseilari Orokorrak aukeratu dituzte azaroaren 4an. Aukeratutako anaiak «Nagusi Orokorrarekin Ordenaren gobernuan kolaboratzera eta gure institutu osoaren anaitasuna adieraztera» deituak daude (Konstituzioak, 88. zk.).

Bost Kontseilari Orokorrak honako hauek dira:

  • Lehen Kontseilaria, Joaquim Erra Mas Anaia, Espainiako Probintzia.
  • Bigarren Kontseilaria, Saji Mullankuzhy Anaia, Austriako Probintziala.
  • Hirugarren Kontseilaria, Etienne Sene Anaia, Dalal Xel Ospitaleko (Senegal) gaur eguneko zuzendaria.
  • Laugarren Kontseilaria, David Lynch Anaia, Artzain Oneko Probintziala (Ipar Amerika).
  • Bosgarren Kontseilaria, John Jung Anaia, Koreako Probintziala.

Argazkian une honetan Kapitulu Orokorrean dauden Nagusi Orokorra eta Lau Kontseilariak agertzen dira; Etienne Sene Anaia falta da, ez baita kapitularra.