Gaixotasun akutuak eta kronikoak: erantzun bereizia ematearen garrantzia
Gaixotasunaz hitz egiten denean, osasunaz eta prozesu bakoitzari modu egokian heltzeko moduaz ere hitz egin behar da. Ildo horretan, gaixotasun akutuen eta kronikoen arteko bereizketa da gakoetako bat, bakoitzak erantzun desberdina eskatzen baitu osasun-profesionalen aldetik.
Gaixotasun akutuek berehalako esku-hartzea eskatzen dute, sendatzera eta arazoa azkar konpontzera bideratua. Kasu horietan, medikuntzak modu erreaktiboan jarduten du, eta ahalik eta azkarren osasuna lehengoratzea bilatzen duten tratamenduak aplikatzen ditu.
Aitzitik, gaixotasun kronikoek bestelako erronka bat planteatzen dute. Patologia horiek estrategia patxadatsuagoa, gogoetatsuagoa eta egokitzapenean oinarritua eskatzen dute.
Testuinguru horretan, osasuna birdefinitzeko beharra sortzen da, Osasunaren Mundu Erakundearen definizio klasikotik harago. Ivan Illich bezalako pentsalariek nabarmendu zuten osasuna ez dela gaixotasunik eza bakarrik, aldaketetara egokitzeko gaitasuna baizik.
María González doktoreak, Santurtziko San Joan Jainkoarenaren Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuko medikuak, bideo honetan azaltzen du zein garrantzitsua den osasun-profesionalen erantzuna pazienteek duten gaixotasunaren arabera egokitzea.










