Kirolaria zara eta min hartu duzu? Medikuntza Birsortzaileak zure onera etortzen lagun diezazuke
Kirolari kopuru handi batek lesio traumatologiko motaren bati aurre egin beharko dio bere kirol ibilbidean zehar. Medikuntza Birsortzailea diziplina anitzeko eremua da, eta giza gorputzean kalteak dituzten ehunak konpondu, birsortu edo ordeztera zuzenduta dauden terapiak garatzea eta aplikatzea du helburu. Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitalearen kasuan terapia biologikoen konbinazioaren alde egiten dugu. Helburu nagusia? Arazoak dituen ehun edo organoaren funtzio normala berrezartzea.
Lortzen diren emaitzen arabera, bi egoera bereiz ditzakegu: birsorkuntza, ehunaren egitura eta funtzioa %100ean berreskuratzen denean; edo konponketa, hobekuntza partziala lortzen denean.
Gustuko duzun kiroletik ezerk ez zaitzala aldendu! Javier González Iglesias doktoreak, Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko Kirurgia Ortopediko eta Kirol Traumatologiako espezialistak, gako guztiak azaltzen dizkizu.
#UnHospitalProximo
