Tag Archive for: medicina física

Ezagutu errehabilitazio-kontsultetako gaitz nagusiak

Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko Errehabilitazioko eta Medikuntza Fisikoko kontsultetan maiz tratatzen dira gaixotasun zerbikalak, lunbalgiak eta hainbat tendinitis, hala nola trokanteritisa, epikondilitisa eta sorbaldetako tendinitisa. Gainera, traumatismoen eta kirurgien ondorioak ohikoak dira.

Pazienteen ohiko profila 40 eta 70 urte bitartekoa da, eta batez ere gaixotasun zerbikalengatik, lunbalgiagatik eta tendinitisagatik joaten dira, bai eta kirurgien eta hausturen ondorioengatik ere.

Ander Álava doktorearekin hitz egin dugu, Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko errehabilitazioko mediku eta espezialitate horretako koordinatzaile teknikoarekin, maizago artatzen dituen patologietan sakontzeko.