Santurtziko San Joan Jainkoarena ospitaleak 4.000 euro eman dizkio APDISAri
Santurtziko San Joan Jainkoarena ospitaleak 4.000 euroko txekea eman dio gaur Santurtziko Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteari (APDISA). Zenbateko hori urriaren 4an Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko I. Martxa Solidarioan bildutako zenbatekoari dagokio. Martxa hori CuidarNos Egunaren barruan egin zen (ongizate integralerako barne programa ofizialki abiarazteko ekitaldia), eta 400 pertsona inguru ibili ziren herriko kaleetan barrena, Udalaren laguntzarekin.
Bertan izan ziren APDISAko hainbat kide, Serafín Iglesias presidentea buru zutela; Karmele Tubilla, Santurtziko alkatea; Ixone Andreu, Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzia; San Joan Jainkoarena Anaien Komunitateko nagusia, Mariano Bernabé Anaia; Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko zuzendari-kudeatzailea, Vicente Fernández Zurita; eta zuzendaritza taldeko zenbait kide (Pablo Lledó, Marian Lanzagorta, Maite García Izquierdo, Iñigo Benegas eta Gema Fernández del Arco), Ospitaleko Ongizate Batzordeko ordezkariekin batera.
Ospitaleko ekitaldi aretoan egin zen ekitaldia, eta Serafín Iglesiasek eskerrak eman zizkion Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleari, kontuan hartu dituelako CuidarNos lelopean egin den elkartasun martxa hau antolatzeko orduan. «Ekimen polit hau datozen urteetan ere egiten jarraitzea espero dugu». Santurtziko Udalak ere eskerrak eman zizkien «emandako laguntzagatik eta jarrera onagatik» eta baita martxako parte hartzaileei ere, «diru bilketa horren benetako protagonistak direnak. Oso egun polita izan zen, eta espero dut errepikatzen jarraitzea, Ospitaleak eta APDISAk parte hartuz, martxaren izaera herrikoia indartzeko, urtez urte».
Karmele Tubillak urriaren 4an CuidarNos I. Martxa Solidarioan parte hartu zuela gogoratu zuen, eta oso positibotzat jo zuen «orduan bildu zen diru solidario hori, APDISArentzat dagoeneko errealitate bat izatea, Santurtzin lan handia egiten duen erakundearentzat, hain zuzen». Halaber, San Joan Jainkoarenako profesionalen lana eskertu zuen, eta Santurtziko kaleetan barrena ibili ziren adin guztietako 400 pertsonen parte hartzea eskertu zuen, eredu solidario eta integratzaile gisa. «Ikuspegi solidario eta komunitario batetik egiten den guztiak bere fruituak ematen ditu, ez bakarrik arlo ekonomikoan, baita ikusgarritasun eta errekonozimendu aldetik ere, kasu honetan gertatu den bezala».
Bestalde, Maite García Izquierdo Ospitaleko Pertsona eta Baloreen zuzendariak esan zuenez, «CuidarNos I. Martxa Solidarioaren bidez bildutako dirua ematea, batez ere, konpromiso partekatu baten adierazgarri da. Ospitale hau osatzen dutenen ongizatearekiko eta, aldi berean, parte garen komunitatearekiko konpromisoa».
Garcia Izquierdok bereziki eskertu zizkien APDISAri «udalerrian desgaitasuna duten pertsonen alde egindako etengabeko lana» eta Udalari «herritarren martxa aurrera eramateko emandako laguntza eta babes osoa». «Profesional, boluntario, elkarte, erakunde eta eskuzabaltasunez elkartu ziren herritarrengandik» jasotako laguntza ere aipatu zuen.
«Zaintzen dutenak zaintzeko proiektu gisa sortu zen CuidarNos, baina halako ekimenek erakusten dute zaintzak ez duela mugarik, eta partekatutako balio bihurtzen dela», esan zuen amaitzeko.
Elkartasun martxaren ibilbidea herriko ia auzo guztietatik igaro zen. Irteera eta helmuga Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitalean izan ziren, eta handik bi ibilbide abiatu ziren: bata 5 km-koa, eta bestea 2,5 km-koa, egokitua.
Izen emateen bidez lortutako diruaz gain, I. Martxa Solidarioa egin ondoren, parte hartzaileek eta antolatzaileek txosna solidarioaz gozatu ahal izan zuten ospitalean bertan. Bertan janaria, edaria, musika eta sorpresak izan ziren, hala nola erruleta eta ‘photocall’ solidarioak, bildutako dirua osatzeko.
Honakoak izan ziren I. Martxa Solidarioa ahalbidetu zuten pertsonak eta erakundeak: profesionalak, boluntarioak, San Joan Jainkoarena Ospitaleko lagunen sareko kideak, APDISAko bazkideak, Ospitaleko Mendekotasuna duten Helduen Desgaitasun Fisikoko Unitateko erabiltzaileak, Santurtziko Udala eta Santurtziko Udaltzaingoa, Fundación Benéfica Aguirre, Giroa-Veolia, Eurest, Coca-Cola, Ibaizabal Taldea, Caramés farmazia eta Occident Aseguruak.
