Santurtziko San Juan de Dios Ospitalearen mendeurreneko historiari buruzko dokumentala, ‘Los primeros cien años’, Prime Videon eskuragarri
Gaizka Urresti zuzendari sarituak zuzendutako ‘Los primeros cien años’ dokumentala, iaz Ospitalearen mendeurrena dela eta egindakoa, eskuragarri dago jada Amazonen Prime Video plataforma digitalean. Halaber, akordio bat ixten ari da EITBn emititzeko. Era berean, dokumentala sektore zinematografikoko hainbat lehiaketatan aurkezten ari dira, azkena Saraqusta Film Festival 2025 izan zelarik.
Proiektu hau Gaizka Urrestiri eman zitzaion, beste sari batzuen artean Film Labur Onenaren 2014ko Goya Sariaren eta Dokumental Onenaren 2023ko Goya Sariaren irabazleari. Era berean, Fernando Velázquez musikagile eta orkestra zuzendari getxotarraren musika zuzendaritza du (Jatorrizko Musika Onenaren 2017ko Goya Saria), eta ahots narratzailea Carlos Sobera Barakaldoko aktore eta telebista aurkezle ospetsuarena da. Gidoia Josebah Espesok garatu zuen, eta lan hori koprodukzioarekin uztartu zuen, Docor Comunicación-ekin koordinatuta. Agentzia hori koprodukzioaz eta proiektua gainbegiratzeaz arduratu da.
Sufritzen duten pertsonei laguntzeko lankidetzak duen indarra da Lehen ehun urteak dokumentalaren atzean dagoen ideia. Egileek nabarmendu dutenez, dokumental hori giza bizipenez, erretratuz, lorpenez eta gainditutako ezbeharrez josita dago, eta —egina izan den moduagatik—, ikus-entzunezko lan disruptiboa da, mugak eta beharrak dituztenen bizitzak hobetzeko ahalegina, ekarpena eta grina biltzen dituena. Informazio gehiago.
