Tag Archive for: Belén

Ospitaleak bere jaiotza artistikoaren edizio berri bat inauguratu du

Joan den abenduaren 5ean, anaien talde zabal batek, Mendeko Helduen Desgaitasun Fisikoaren Unitateko erabiltzaileek, ospitaleko profesionalek eta lagunek jaiotza artistikoaren edizio berri bat inauguratu zuten. Bilboko Justo eta Pastor santuen Jaiotzagileen Elkarteak egin du jaiotza, eta ospitaleko Errehabilitazio-eremura sartzeko atartean dago ikusgai (Cristóbal de Murrieta etorbidea 70. Santurtzi).

Jaiotza doan ikus daiteke, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Horrela, ospitaleak jarraipena eman dio 2023an berreskuratutako tradizioari, joan den mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan ospe handia izan baitzuten bere jaiotzek. Gaur egungo jaiotza guztiz berria da, nolanahi ere. Adierazpen artistikoan hiru eszena daude jasota: jaiotza, Betleemgo herrixka artzainekin eta gaztelu bat.

 

Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak bere jaiotza artistikoa berreskuratu du

Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak bihar inauguratuko du bere jaiotza artistiko berria, Bilboko Justo eta Pastor Santuak Jaiotzazaleen Elkarte Belenistak egina eta ospitaleko kaperan kokatua (sarbidea Cristobal de Murrieta etorbidetik, 70. Santurtzi).

Jaiotza doan ikus daiteke, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Hartara, joan den mendeko berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan ospea eman zion tradizioa berreskuratu du ospitaleak, baina orain jarrita dagoen jaiotza guztiz berria da.

Antzezpen artistikoan hiru eszena daude: jaiotza, Belengo herrixka artzainekin eta gaztelu bat. Helburua ohitura kristau zahar eta tradizional horri berriro heltzea da, eta Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak Gabonetan egiten dituen jarduera ugarien barruan hura berriro indartzea.