Tag Archive for: Anestesiología

Lunbalgiarik baduzu? Ezagutu nola heltzen diogun gaitz horri gure Minaren Unitatean

Gerrialdeko mina biztanleen % 80ri baino gehiagori eragiten die bizitzako uneren batean, eta munduko gaitzik ohikoenetako bat da. Gure herrialdean, bereziki, osasun kronikoaren bigarren arazo nagusiena bihurtu da. Egoera horrek, ondoez fisikoa eragiteaz gain, eragin nabarmena du ondoeza jasaten dutenen gizarte- eta lan-bizitzan.

Gerrialdeko mina hainbat modutan ager daiteke, eta kausa ugari izan ditzake. Ospitaleko Minaren Unitatean modu integralean heltzen diogu osasun-arazo horri, eta askotariko teknikak erabiltzen ditugu minaren jatorria, ondorioak eta sor dezakeen ezintasun funtzionala tratatzeko.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Deiene Lasuen doktorea protagonista duen bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu, Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko Minaren Unitateko Anestesiologian aditua.

Mina sentitzen duzu? Ezagutu Santurtziko San Joan Jainkoarena ospitaleko Minaren Unitatearen lana

Santurtziko San Joan Jainkoarena ospitaleko Minaren Unitateak mediku anestesiologoen talde bat du, eta mota guztietako min kronikoak, onkologikoak eta ez onkologikoak, tratatzen espezializatuta dago.

Gaitz bati aurre egiteko lehen urratsa terapia farmakologiko bat erabiltzea da, baina minak atzera egiten ez duen kasuetan, prozedura interbentzionista ugari eta aurreratuak ere badaude.

Konbinazio horri esker, pazienteen ondoez maila gutxitzea lortzen da, errehabilitazio tratamendua garatu eta osatu ahal izan dezaten eta, hartara, ahalik eta azkarren sendatzeko.

Santurtziko San Joan Jainkoarena ospitalean, mina arintzeko eta mina duten pertsonen funtzionaltasuna berreskuratzeko behar diren tresna guztiak ditugu. Ospitaleko Minaren Unitateko Deiene Lasuen Doktoreak unitate honen xehetasun guztiak azalduko dizkizu.

#GertukoOspitaleBat