Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak Ordenaren lehen Ongizate Batzordea osatu du herrialdean

Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko Pertsonak eta Balioak arloak Ospitaleen Ordenan lehen Ongizate Batzordea sortzea bultzatu du, modu aitzindarian. Ekimen horren helburua da zentroko profesional eta boluntario taldearen ongizatea zaintzea, eta hark planifikatu eta antolatuko du urtero CuidarNos programa. Gainera, talde hori arduratuko da zentroko langileen proposamenak eta feedback-a jasotzeaz, Zuzendaritza Batzordera bideratzeko.

Batzordea honako hauek osatzen dute: Miriam Sánchez, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (TCAE) Kanpo Kontsulten zerbitzuan; Maitane Castaño, fisioterapeuta Errehabilitazio zerbitzuan; Vanessa León, fisioterapeuta Errehabilitazio zerbitzuan; Nekane Legarreta, Kalitateko laguntzailea Pazientearen Arreta zerbitzuan; Leire Sagardui, Pertsonak eta Balioak arloko teknikaria; Gema Fernández del Arco, Zuzendaritzako idazkaria; eta Maite García, Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko Pertsonak eta Balioak saileko zuzendaria.

Espainiako San Joan Jainkoarenaren Pertsonak eta Balioak saila bere zentroetako langileen ongizateari laguntzeko ekimenak bultzatzen ari da. Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak bere ardatz estrategikoetako bat bezala hartu du, eta hortik dator Ongizate Batzorde bat eratzea.

CuidarNos proiektuari dagokionez, Pertsonen eta Balioen sailak eta Gerentziak sustatutako ekimen estrategiko bat da, zentroan lan egiten duten eta pazienteak eta egoiliarrak egunero zaintzeko eta laguntzeko ardura duten profesionalen ongizatea sustatzeko. Duela gutxi Santurtziko kaleetan zehar I. Martxa Solidarioa antolatu du, eta arrakasta handia izan du, 400 pertsona inguru parte hartu baitute.

Ospitaleak 300 langile inguru izanik, horietatik % 75 emakumeak, CuidarNos-ek hiru ardatz nagusi ditu: osasun fisikoa, ongizate emozionala eta ohitura osasungarrien sustapena. Ikuspegi integral horri esker garapen pertsonal eta profesionalean laguntzen zaiei langileei, eta, hala, osasuna hobeto babesten eta lan ingurune osasungarriagoa sortzen laguntzen da.