Belengo Bakearen Argia Ospitalean dago piztuta Gabonak amaitu arte
Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak Belengo Bakearen Argia hartu zuen atzo, asteartea, abenduak 23, 17:00etatik aurrera. Argi hori Santurtziko Eskaut Urbegi Bizia Taldeko gazteek eraman zuten, eta osasun zentroko kaperan piztuta egongo da Gabonetako jai guztietan. Argia eraman zuten gazteak Ospitaleko Arreta Espiritual eta Erlijiosoko Zerbitzuko (AEEZ) arduraduna den Ines Becerrak, Misio Partekatuko erreferentea den Miriam Oliverrek eta San Joan Jainkoarena Anaien Komunitateko gorena den Mariano Bernabé anaiak hartu zituzten.
Aurreko urteetan bezala jende asko hurbildu zen Belengo Bakearen Argiaren garra piztera eta, horrela, etxera eraman eta piztuta edukitzeko Eguberri osoan zehar. Era berean, Gabonetan edozein pertsona joan daiteke ospitalera eta Belengo Bakearen Argiaren faroltxoa piztu eta etxera eraman. Hala ere, komeni da gogoratzea ezin dela garraio publikora igo faroltxo edo kandela bat piztuta eramanda.
Ekitaldiari hasiera emateko, otoitz bat egin zen kaperara sartzeko atarian. Bertan, ekitaldi polit bat egin zen, eta munduko eta familiako bakearen aldeko eskaerak izan ziren protagonista. Ekitaldi hunkigarria izan zen, San Joan Jainkoarenaren heriotzaren 475. urteurrenarekin bat egin zuena, eta egun haietan Gabonak nola biziko zituen irudikatzeko buru ariketa bat egin zen.
Aurten Argia Jeries Fadi Khier-ek piztu zuen lehen aldiz, 11 urtekoa eta jatorriz Belenekoa. Bakearen Argia Vienatik banatzen da parte hartzen duten herrialde guztietara. Bertan, Gabonak baino aste batzuk lehenago, Argia banatzen zaie bertaratutako Scouten ordezkaritza guztiei, bake, maitasun eta itxaropen mezu batekin euren herrialdeetara helaraz dezaten. Ondoren, Scoutek eta Gidek parrokietan, etxe partikularretan, ospitaleetan, zaharren egoitzetan, espetxeetan eta bakoitzaren herri eta hirietako beste elkarte batzuetan banatzen dute. Espainian abenduaren 14an iritsi zen Argia Oviedora, eta aurten ‘Bihotzak elkartuz, mundua argituz’ leloa erabili da.
Ekitaldiaren argazki erreportaje osoa hemen ikusi.
Eguberri on.









